Gerizpean. Uda-pasa

Artea ahanzturaren aurka

Giza eskubideak ditu ardatz Begiradak elkarteak Hendaian antolatu duen erakusketak

Ehun bat obra daude ikusgai Begiradak elkarteak Hendaian antolatutako erakusketan. BEGIRADAK.
Adrian Garcia.
2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Gizakiaren eskubideak irudiaren bidez babestea. Lelo horren pean jaio zen Begiradak elkartea, orain zazpi urte. Asmo horrexekin antolatu du elkarteak, hain zuzen ere, Hendaiako (Lapurdi) Les Halles aretoan dagoen erakusketa: Contre l' oubli (Ahanzturaren aurka). Giza eskubideen ahanzturaren aurka borrokatu nahi dute erakusketaren bidez.

Abuztuaren 15a arte egongo da ikusgai erakusketa. Ehun bat artelanen bidez giza ekintzei buruz kontzientzia hartzea proposatzen zaio bisitariari. Artelanez gain, Begiradak elkarteak kontzertu gaua eta otordua eskainiko ditu hilaren 14an, Euskal Bestaren harira. Ekitaldi horietatik ateratako etekina Suhiltzaileen Nazioarteko Sorospen eta Garapeneko gobernuz kanpoko erakundeari emango diote.

Begiradak elkartearen xedea da bidegabekeriak ahaztu ez daitezela. Informazio askatasuna, adierazpen askatasuna, hedabideen bidez egoki informatuta egon ahal izateko eskubidea... Giza eskubideekin loturiko gaiak gogoraraziko dizkiote erakusketako artelanetako irudiek bisitariari.

Talde lanean oinarrituriko erakusketa bat da Begiradak elkarteak jarri duena. Hainbat artista ezezagunen lanak egongo dira ikusgai.

Hasieran, Begiradak argazkilaritza elkarte soil bat zen, baina betidanik izan du artea eta kultura pertsona orori eskuragarri egiteko joera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.