Artea, itsasoarekin bat

Arteak eta beste hainbat diziplinak itsasoarekin duten harremana aztertuko dute Aquariumean

Ikusgai dago Ur Zurrunbilotsuak erakusketa. Irudian, erakusketa aurkezteko ekitaldia. G. GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Donostiako Aquariumak eta Baionako Euskal Museoak itsasoari eta inguruari buruzko erakusketa berezi bat prestatu dute elkarlanean. Ez da nolanahiko erakusketa, gaur egungo zenbait artistaren eta artearekin zerikusi gutxi duten profesional batzuen arteko elkarlanetik sortutako ideiak hartzen baititu. Ur Zurrunbilotsuak izeneko erakusketak arte, historia, biologia eta etnologiaren arteko harremanak erakustea du helburu, askotariko diziplinetako Euro Laborategi baten garapenaren bitartez. Hainbat artistak parte hartu dute proiektuan, eta bisitariekin interakzioa izan nahi dute haien lanek.

Pilar Soberon, Jon Cazenave, Marisa Gonzalez eta Francisco Ruiz de Infante artisten obrak ikus daitezke oraingoz. Etorkizunean, artelan gehiago joango zaizkio gehituz erakusketari. Jon Cazenaveren argazki diptiko bat eta Vicente Zaraguetari eginiko elkarrizketa bat ikus daitezke oraingoz. Halaber, Marisa Gonzalezek itsasoaren kutsadurari buruz egindako irudikapen bat ikus daiteke Aquariumeko erakusleihoan.Horrez gain, Lemoiz zentral nuklearrari buruzko ikus-entzunezko bat, eta Pilar Soberonek Aquariumeko arrainontziei buruz eginiko marrazki saila ere ikus daitezke.

Proiektua 2013. urtera arte ikusi ahal izango da Donostiako Aquariumean. Denbora horretan, itsasoarekin eta historiarekin harremana duten zenbait artista artelanak eta ideiak proposatuz joango dira. 2014. urtean, Baionako Euskal Museoak hartuko du erakusketaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.