Komunikazioa
Artetxe eta Bolunburu Gazteako goizetan
IRRATIA. Astelehenetik aurrera, Amaia Artetxe eta Xabier Bolunburu izango dira Gazteako Dida fresh irratsaioko gidariak, Joseina Etxeberriak eta Ainhoa Vitoriak uztailean egindako lanaren lekukoa hartuz. Artetxe aurretik aritu izan da Gaztean esatari moduan, eta azkeneko urteetan telebistako lanarekin uztartu du irratikoa. Bolunburu urte osoan asteburuetan aritzen da Gaztean; iaz, sasoi berean, irrati formulako goizetan jardun zen. Saioak umorea, jaiak eta hondartzetako giroa uhineratzen jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu