Ekobirak Donostian egingo du gaur geldialdia. Kontsumo iraunkorraren azoka ibiltaria bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Ekainaren 2an hasi zuen ibilbidea, Zarautzen, eta Tolosan, Hondarribian, Bergaran eta Deban egin ditu orain arteko geldialdiak. Donostiako Konstituzio plazan 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era jarriko dituzte kontsumo iraunkorrari lotutako erakusmahaiak.
Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute azokan, eta hogeitik gora postu jarriko dituzte. Elikadura subiranotasuna aldarrikatzeko, gozo gauzak, gazta, sagardo ekologikoa, eztia, basoko fruitu lehortuek eta barazkiek dute lekua Ekobiran.
Azokarekin batera, Kutxa Ekoguneak parte hartzaile eta bisitarientzat harrera gune bat jarriko du, eta Ekobirari buruzko eta kontsumo iraunkorrari buruzko informazioa banatuko dute.
Azokarekin batera, taberna ekologikoa jarriko dute, eta postuetan produkturen bat erosten dutenek Ekobira produktuz osatutako orga baten zozketan parte hartuko dute. Azokarekin batera, hitzaldiak eta lantegiak ere egingo dituzte, goizez nahiz arratsaldez; besteak beste, Gaizka Olabarrietak kontsumo taldeak izango ditu hizpide, 11:00etan; Ramon Lizeagak antzinako gaztak dastatzen irakatsiko du, 13:30ean; eta amatasuna eta kontsumo arduratsua gaia izango du hizpide Maripuri Tijeritasek, 17:30ean.
Gerizpean
Artisautzaren plazera
Kontsumo iraunkorra sustatzeko, Ekobira azoka egingo dute gaur Donostian, Konstituzio plazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu