Artisten konstelazio bat

'Efemerideak' emanaldia taularatuko dute gaur hamahiru artistak, Gora Japon taldearen ekimenez

Gora Japon taldeko bateria jotzaile Myriam Petralanda; talde horrek antolatu du kontzertua. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Gaurko egunez, 1809. urtean, Joseph Haydn musikaria hil zen; 1819an, Walt Whitman poeta jaio zen, eta 1993an, Eusebio Erkiaga Alastra idazlea hil zen. Beste gauza asko gertatu dira maiatzaren 31n, eta norberak osa ditzake bere efemerideak. Hain zuzen ere, horixe egingo du musikari eta artista talde batek gaur Bilboko Alondegian, Gora Japon taldeak antolatuta.

«Zer efemeride da zuretzat garrantzitsua?». Galdera egin die Gora Japonek hamahiru gonbidaturi. Horietako bakoitzak, gertaera bat aukeratu, eta horren inguruko pieza labur bat egingo du taldearekin elkarlanean. Esperimentua da; ez dute aurretik probarik egingo, eta dena begi bistan egongo da: kableak, argiak, okerrak eta zuzenak.

Musikariak, koreografo-dantzariak, margolariak, idazleak, disko jartzaileak arituko dira: Inazio Eskuderok musika esperimentala lantzen du. Tzesne-Paralux bikoteak ikus-entzunezkoak sortzen ditu, eta zuzenean eskaintzen ditu, barne-zinema mugimenduaren ildotik. Unai Kerexeta dantzaria da. Horiez gain, Anari, June Crespo, Idoia Zabaleta, Tea Party, El Monstruito eta Ambrosse arituko dira Efemerideak jaialdian.

'EFEMERIDEAK'

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Alondegian, Bilbon.

Sarrera. 12 euro (10 aldez aurretik erosita). 400 pertsonarentzako lekua dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.