Artsenikoaren bakteriari buruz, zalantza gehiago
Komunitate zientifikoan hautsak harrotu ditu ustez artsenikoan bizi den bakteriaren aurkikuntzak. Aldagai asko jarri dituzte zalantzan; lehenik eta behin, GFAJ-1 bakteria esperimentu baten emaitza dela, ez dagoela berez naturan. Gainera, DNAtik zuen fosforo kopuru txikia kendu eta dena artsenikoz osatzeko metodoa ere ezbaian jarri dute. NASAk iragarritako aurkikuntza ez du itxura batean onarpen handirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu