Gastronomia
Artzainen jaki tradizionalak
Festa eta tradizioa izango dira nagusi Uxuen (Nafarroa), bihar. Duela zenbait urtetik egiten da artzain apurren festa. Artzain apurrak artzainen jana ziren, eta ardi gantza, baratxuria, ura, gatza eta ogi zaharra erabiltzen zituzten horiek egiteko. Horregatik, Uxuen, tradizioa oinarri, plater horren dastatzea egiten dute. Horretaz gain, beste produktu tipiko batzuk jateko aukera izaten da, baita eskulangileen eta antzinako lanbideen erakustaldiak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu