Asmo onetan geratzen den film kaskarra

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Berriro ere, ETBk erdi mailako film kaskar bat bikoiztea nahiago izan du zinemaz euskaraz gozatu nahi dutenei eskaintzeko. Antza denez, errentagarriago suertatzen da atzo eman zuten Crash bezalako filmak erdarazko katean ematea.

Miguel Angel Calvo Buttiniren estreinako film honek politika garaikidearen kritika egin nahi du, eta salatu Mendebaldeko herrialde askotan indarrean dagoen bi alderdiko sistema nora ezean dabilela. Baina nahia eta ahala askotan ez dira gauza bera izaten.

Emaitza: produktu antzu eta komediako oinarrizko erregistroa erabiltzen duen filma. Ez da komeni filmeko planteamenduetan asko sakontzea, zuzendariaren ahalegin soziologiko baldarraren atzean arrunkeriaz eta estereotipo errazez jositako diskurtsoa topa baitezakegu.

Herrialdeko presidente izateko aurkezten diren bi anaia bikiren istorioa kontazten du filmak. Anaien eta haien diskurtsuen antzekotasunak anabasa sortzen du hautesleengan.

Salbuespena bigarren mailako rola jokatzen duten Maria Galiana, Alex Angulo eta Paco Algora aktoreen lan talde ona da. Zuzendariaren lehenengo lana izanagatik ulertu daiteke filmaren emaitza. Bide luzea du oraindik egiteko. Maitane Mitxelena



Bi aurkari ia-ia berdinak

ETB1, 22:05. Zuz: Miguel Angel Calvo Buttini. Akt.: Andoni Gracia, Txema Blasco, Teresa Gimpera, Merce Llorens. Espainia. 2006.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.