EGITARAUA
•Europa jauregiko biltzarrak. Zenbait herrialdetako ikasleen foroa, Europako sei udalerriren biltzarra eta Gasteizko Eskola Agenda 21eko udal foroa egingo dituzte.•Expo Green. Hiriburu berdeari buruzko erakusketa antolatu dute Europa jauregian. Hitzaldi eta lantegiak ere egongo dira.
•Salburuko hezeguneak. Eko-rallya eta ingurumen jaia antolatu dituzte astebururako. Halaber, eraztun berdeko bira abiatuko da.
•Gizarte etxe eta udal kiroldegiak. Aste Berdea ospatzeko, tailerrak, ikastaroak eta irteerak izango dira.
•Truke jaia. Aste Berdeari amaiera emateko, etxeko gauzak trukatzeko azoka egingo dute Lakuako aparkalekuan.