Gerizpean
Aste Nagusiko haurren egitaraua prest
BILBO. Hamabigarren urtez Txikigunea haurrentzako gunea prestatuko du Aste Nagusirako Bilboko Udalak. Hilaren 21etik 28ra arte jarduerak izango dira Erripako kaian, goizean eta arratsaldean. Aurtengo gai nagusia basoa izango da, 2011. urtea izendatu baitute Basoen Nazioarteko Urtea. Galtzagorri atseginak izango dira gunea girotu eta umeak ilaretan ez aspertzeko arduradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu