Donostiako Aste Nagusia

Aste Pirata, "kolokan"

Donostiako Piratak arduratuta daude Eusko Jaurlaritzarekin izaten ari diren elkarrizketek ez dutelako aurrera egiten eta ez dutelako borondaterik ikusten adostasun bat lortzeko. Horrek Aste Nagusi Pirata "kolokan" jartzen duela azaldu dute gaur goizean, Donostiako kaian egindako prentsaurreko batean. Bideoa: Piraten agerraldia (Andoni Mikelarena / Berria TB). [youtube]https://youtu.be/9zXEXvOtJhQ[/youtube]  

2017ko uztailaren 19a
08:14
Entzun

Irabazi asmorik gabeko mugimendu bat izan arren, tasa komertziala aplikatzen die Eusko Jaurlaritzak Donostiako Piratei, kaia salerosketa gunea da eta: “Norberaren poltsikoak betetzeko interesa besterik ez duten enpresak bezala tratatzen gaituzte. Ez luke hala izan behar”.

Prentsaurrekoa egin dute, kaian bertan, eta Jaurlaritzarekin akordio bat egiteko borondatea azaldu dute Piratek. Malgutasuna eskatu dute. Hau da, salerosketa hori ez dagoen leku eta momentuetan tasa ez-komertziala aplikatzea: muntatze eta desmuntatze egunetan, eta agertokiaren eta komunen eremuan.

Donostiako Piratak hamabost urtez ibili dira lanean "jai herrikoi, euskaldun, askatzaile eta parekideen alde". Hala ere, esan dute hainbat oztopo gainditu behar izan dituztela urtero: irizpide aldakorrak, azken momentura arte zehaztu gabeko erabakiak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.