ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Basoerdiak, loreak eta Begoñako tarta

Bilbo

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Lagunartean basoerdiak edatea galtzen ari den ohitura dela eta, Txikitero Eguna ospatzea erabaki zuten duela 47 urte Bilbon. Santiago katedraleko erretore zenak sortu zuen jaia, eta ordutik urriaren 11n ospatzen dute, Begoñako Amaren egunez. Izan ere, Ama Birjina horri aitortzen diote txikiteroek euren zaindaritza.

Hala, datorren astelehenean basoerdien zale direnei kalera irteteko deia egin diete festaren antolatzaileek. Txapela buruan jarrita, gainera. Lehenengo ekitaldia 11:00etan dute, Pelota kalean. John jauregiaren aurreko aldean dagoen Begoñako Amaren irudiari lore eskaintza egingo diote ordu horretan. Loreak eramango dituen herritar bakoitzari Begoña tartaren zati bat emango diote opari. Bizkaiko Gozozaleen Elkarteak egingo du.

Bigarren saioa 20:00etan izango da. Jose Lejarraga Petiso txikitero ezagunak Salvea abestuko dio Ama Birjiniari ordu horretan. Iñaki Azkuna alkatea izango da entzuleetako bat. Gainerakoan poteoa eta giro ona izango da nagusi. Eta Zazpikaleetako tabernetan arrautza pintxo tradizionalak banatuko dituzte.

TXIKITERO EGUNA

Non. Bilbon, Zazpikaleetan.

Noiz. Astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.