ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Erdi Arora salto egingo da asteburuko azokarekin
BERMEO. Azken urteetan ohikoa denez, Bermeok (Bizkaia) historiarekin ordua izango du asteburu honetan. Larunbatean eta igandean Erdi Aroko azoka egingo dute. Alde zaharreko kaleak apainduko dituzte, eta bertan kokatuko dira azokako 62 saltokiak. Horretaz gain ibilaldi gidatuak, kale ikuskizunak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Baita garai hartako lanbideak ikasteko tailerrak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu