ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Sanmartinetako festetan murgildurik

Miarritze

Erredakzioa
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
San Martin eguna da gaur, eta aitzakia horrekin, Euskal Herriko hainbat herritan izango da festarik asteburu honetan. Miarritzen (Lapurdi), adibidez, herriko festetan murgildurik dira asteazkenaz geroztik, eta igandera bitartean iraungo dute. Ekitaldi mordoa dute asteburuan.

Larunbatean, elkarteen arteko gastronomia lehiaketa izango da eguerdira arte, eta arratsaldean dantza eskolen jaialdia. Bi saiotan izango dira erakustaldiak: 14:00etan eta 20:30ean. 23 elkartetako dantzariak ariko dira saiootan. Igandean herritarren bazkaria izango dute Alegerak orkestrarekin, baita umeentzako antzerkia ere arratsaldean.

Irurtzunen (Nafarroa) ere ospatuko dira sanmartinak, eta gaurkoa izango da egun handia. Bazkaria, dantzaldia, txokolate jatea, eta zezensuzkoa izango dira, besteak beste, eta folk kontzertua ostiral eta larunbatean. Igandean, berriz, eskulangintza feria izango dute.

Aizkorriko eta Urbiako artzainen XII. gazta lehiaketa egingo dute Zegamako San Martingo ferian (Gipuzkoa), larunbatean. Goizeko hamaiketatik ordubatera bitartean egingo dute lehiaketa, eta 13:30ean banatuko dituzte sariak. Horretaz gainera, herriko abereen erakusketa eta lehiaketa, artisau produktuen azoka eta pilota partidak antolatu dituzte larunbaterako.

Sondikan (Bizkaia) gaur egingo dituzte ospakizunak, Izartza auzoan. 12:30ean meza egingo da.Eta ondoren, ohorezko aurreskua eta kalejira. Jaialdirekin bukatzeko herri bazkaria antolatu dute.

SANMARTINAK

Non. Miarritze (Lapurdi), Irurtzun (Nafarroa), Sondika (Bizkaia) eta Zegaman (Gipuzkoa).

Noiz. Gaur hasi eta igandera bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.