Hamar urte bete ditu Zizur Nagusiko Sorginkale banaketa elkarteak, eta zazpigarren urtez antolatu du Sorgin Gaua jaialdia. Larunbatean egingo dute, Zizur Nagusian, eta egun osoko egitarau «antikomertziala» prestatu dute ospakizunerako. Hamaiketako beganoarekin abiatuko dute festa, 11:00etan, eta Madrilgo Rap Conbativo mugimenduari buruzko hitzaldiarekin jarraituko dute, 11:30ean. Bi ekitaldi horiek, eta ondorengo bazkaria, Esparru gaztetxean izango dira. Antolatzaileek ardoa eta ogia jarriko dituztela ohartarazi dute, eta jatekoa norberaren kontu izango da. Bazkaldu ondoren, kalejira egingo dute.
Arratsalde eta gau parterako antolatutako ekitaldiak pilotalekuan egingo dituzte; Distri azoka aurrena, 17:00etan, eta musika kontzertuak ondoren, 19:00etan.Bost euro ordainduta Critikers, Siete Balas, Lagrimas y Rabia, El Trono de Judas, Soñadores Natos & BSA, Bajo Presion eta Marianitoz Blai taldeen emanaldiak ikusteko modua izango da. Musika kontzertuen artean, Akelarre obraren antzezpena ere izango da.
SORGIN GAUA
Noiz. Larunbatean, egun osoko festa. Musika kontzertuak, 19:00etan.
Non. Zizur Nagusiko Esparru gaztetxean eta herriko pilotalekuan (Nafarroa).
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Sorgin Gaua jai antikomertziala antolatu dute larunbaterako, zazpigarrenez
Zizur Nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu