Santa Katalina bezpera egun hotza izan ohi da Heletan (Nafarroa Beherea), eta hala izan zen atzo goizean ere. Urtero bezala zaldi, behor eta pottoka azoka ospetsua iragan zen, eta milaka lagun erakarri zituen goizean goizetik. Batzuk beren abereak saltzera joanak ziren; beste batzuk, erostera; eta beste andana bat, ikustera eta goiz atsegina pasatzera, eta, bide batez, Heletako plaza inguruetako ostatuetan gosaltzera.
Euskal Herriko herrialde askotakoak egoteaz gain, Euskal Herritik kanpoko asko ere joan zen Heletaraino, saltzera edo erostera, betiere ahal bezain prezio onean. Egun nagusia atzokoa bazen ere, Heletako ospakizunak ez dira bukatu. Gaur behiak izanen dira salgai.
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Zaldien eta pottoken urteroko feria
Heleta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu