ASTIALDIA. GASTRONOMIA. ERREZETAK. Ogi txigortua izokin ketuarekin eta gazta eta oliba beltzen kremarekin

MIKEL ODRIOZOLA
2008ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun


osaGaIaK

4 ogi xerra

200 g izokin ketu

250 g Filadelfia gazta

2 tomate heldu

2 tipuleta

5 g tipuleta xehatu

Soja saltsa koilarakada bat

Limoi zuku koilarakada bat

Osterzuri bat

Hezurrik gabeko oliba beltz poto bat

50 g oliba olio

Nola prestatu:

Tomateak zurituko ditugu; haziak kendu ondoren, kubo txikitan moztuko ditugu. Gero, tipuletak xehatuko ditugu. Tipuletak eta tomatea gaztarekin nahastu, eta soja eta limoi zukua gehituko ditugu. Azkenik, tipuleta xehatua botako dugu.

Osterzuria garbituko dugu.

Olibak bere saltsarekin xehatu eta olioa gehituko diegu.

Ogia labean txigortuko dugu.

Zerbitzatzerako orduan ogia platerean jarriko dugu. Gazta krema gehituko diogu, eta gainean osterzuria jarriko dugu. Izokin ketua tiratan moztu ondoren, gainean jarri. Bukatzeko, oliba saltsarekin sigi-saga egingo dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.