Natura

Atacamako lore zelaiak

Munduko bazterrik idorrenetakoa da Atacamako basamortua, Txilen. Bisitariek miretsi ohi dituzte haren sumendi, gatzaga eta ur temalak. Orain ordea, Atacamako hegoalde eta kostaldeko inguruak kolore biziko lore zelaiak bilakatu dira. [YouTube]https://youtu.be/e_QUmeFOqp0[/YouTube]

Berria
2015eko urriaren 30a
11:30
Entzun

Desertua loratzea ohiko gertakaria da. Baina adituen arabera, aurtengo loratzea azken bi hamarkadetako ikusgarriena izan da. Mundo Carna Martinez Txileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Ikerketen Institutuko Hazi Bankuko ikertzailea da. Haren aburuz, gertatutakoa "oso berezia" da. "Hau soilik gertatzen da Umeak euri eredua eraldatzen duenean". Umea ozeano Barean abendua eta martxoa artean gertatzen den atmosfera gertakari bat da. Hala ere, ez da urtero ematen den gertakaria. Hego Amerikako herrialdeetan euri jasa handiak sortzen ditu, eta Atacamara ere heldu da euriteak. Normalean, Atacaman ez da ia prezipitaziorik egoten.

Jasotako euri horri esker hazi banku naturalak hozitu dira basamortuaren hegoaldean. "Miraria da lurrean daude hazi horiek bat batean haztea", adierazi du Martinezek. Hala ere, loratzearen arrazoi bakarra ez dira eurite handiak. Martinezek azaldu du izotzik egin ez izana erabakiorra izan dela "ikuskizun naturala" sortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.