Ateak irekiko dituzte Idoki izendapeneko etxaldeek
ALDUDE. Ipar Euskal Herriko etxe ekoizpenen aniztasuna erakusteko, Idoki izendapena duten hainbat etxaldek ateak irekiko dituzte abuztuan. Bisitariek ekoizpena nola egiten den ikusteko aukera izango dute. Datorren ostiralean, esaterako, Aldudeko (Nafarroa Beherea) Enautenea etxaldeko ateak irekiko dituzte, eta gazta nola egiten duten ikusi ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu