-Zorionak, Gorka! Ez zakiat nola lortu duan baina lortu duk, bejondeiala! Hemen, Madrilen, denok txundituta gaudek hire balentriarekin. Ederra egin duk, Gorka, ederra... Agentziako nagusiek sariren bat edo eman nahi diatela entzun diat...
-Eskerrik asko, Pepe, baina ez duk hainbesterako.
-Ez zera! Pilota partidetan telebistek aukera izango ditek bi atsedenaldi eskatzeko eta dena hik mugitutako hariei esker. Gainera non eta lau eta erdiko txapelketan! Nik sekula ez diat pilota partida bat ikusi eta ez zaukaat ideiarik ere, baina txapelketa garrantzitsuenetakoa dela esan zidatek.
-Bai, halaxe duk, jarraitzaile asko ditik pilotak. Asko eta fidelak. Halere, urrats txiki bat baino ez diagu eman, oraindik garrantzitsuena falta zaiguk.
-A bai?
-Bai, jada Antena 3 konbentzitu diagu atsedenaldiak eskatzen hasteko, baina ETB falta zaiguk, ETBko pilota partidetan zagok benetako negozioa.
-Benetako pelotazoa...
-Horixe duk, Pepe, pelotazo bikaina...
-Zer kopuruz ari haiz, Gorka?
-Ikaragarria lukek... Bi atsedenaldi partiduko, telebistek nahi duten eta guri gehien komeni zaigun unean... uff... urtean bi mila miloi iragarki, behetik jota...
-Ahoberoak zarete gero euskaldunak! Ez al da gehiegitxo?
-Gehiegitxo? Argi zagok, bai, Madrilen ez duzuela ETB harrapatzen...
(Erredakzioan itzulia)