Atun zuria, portuko nagusi
Bi urte «zail» izan ondoren, 2011. urtean saltzeak adierazgarri goititu dira Ziburuko arrain merkatuan, arrantza portua kudeatzen duen Baionako Merkataritza eta Industriak plazaratu zifren arabera. Izan ere, 4.458 arrain tona saldu dira, hau da, 2010ean baino %15,31 gehiago. 15.419.300 euro sartu dira (%42,62 gehiago, 2010. urteari begira). Arrain mota nagusia atun zuria izan da. Bere salmenten bolumena eta prezioa doblatu da urte batez. Bigarren arrain mota nagusia, mihi-arraina izan da. Hirugarren lekua legatzak lortzen du, laugarrena txipiroi eraztunak eta bosgarren lekuan, berdela dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu