Gerizpean
Atunaren Eguna ospatuko dute kaian
DONOSTIA. Arrantzaleen jarduna babesteko xedez, Atunaren Eguna ospatuko dute gaur Donostiako kaian. Kaiarriba arraun elkarteak, Karmengo Jai Batzordeak eta Donostiako Piratek antolatu dute ekimena. 11:00etatik aurrera hasiko da festa. Egun osoan hegaluzea txingarretan dastatzeko aukera izango da. Bertsolari eta trikitilariek alaituko dute giroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu