Ezarian. Zientzia
Atzerapenarekin lotutako 50 gene antzeman dituzte
Gaitasun intelektualik ezarekin lotutako 50 gene identifikatu dituzte Alemaniako ikerlari batzuek. Beharbada, gene horiek ezagutzeak diagnostikoan lagundu dezake, baita ondorioei aurre egiteko terapietan ere. Hala argitaratu du Nature aldizkariak. Atzerapen kognitiboarekin lotu ditu gene horiek Max Planck Genetika Molekularreko Institutuko Hans Hilger Ropersek. X kromosomako mutazioekin dute zerikusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu