MEMORIA HISTORIKOA

Atzeratu egin dute Arantzako 'Harritik hazia' lanaren emankizuna eguraldi iragarpenagatik

Uhartean antzerki eskolak Harritik hazia obra estreinatu zuen iaz, Beran (Nafarroa), herriko emakumeek altxamendu faxistari aurre egitean bizitakoa jakitera emateko. Herri antzerkia Arantzara eta Atarrabiara (Nafarroako) eramatekoa zen maiatzean, baina Arantzako emanaldia ekainaren 2ra atzeratu dute.

2018ko maiatzaren 8a
11:22
Entzun

1936ko uztailaren 19an Berara iritsi zen altxamendu faxista, Irun (Gipuzkoa) hartzeko bidean. Errepublikaren aldeko erresistentziak, ordea, bidea zaildu zien, Endarlatsako zubia behera botata. Golpistek, errepublikazaleen erabakia zigortzeko, etsaien emazte eta seme-alabak atxilotu zituzten, heriotzarekin egin zieten mehatsu eta herritik alde egitera behartu zituzten. Gertakari horietan oinarritu du atzezlana Uharte antzerki eskolak, eta emakumeen bizipenak hartu ditu ardatz, herri antzerki obran.

Antzezlana iazko uztailaren 21ean estreinatu zuten Beran. Hiru egunez egin zituzten emanaldiak. Maiatzaren 25ean Atarrabian egingo dute saioa. Arantzako saioa, berriz, 12rako iragarrita zegoena, ekainaren 2ra atzeratu dute astebururako dagoen eguraldi iragarpena aintzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.