Gerizpean. Uda-pasa

Atzoko ondasunen xarma

Bildumazaleen azoka izango da bihar Irunen, hemengo eta nazioarteko erakusmahaiekin

Musika diskoak, pelikulak, zigiluak... Denetarik aurki daiteke bildumazaleen azokan. LANDER FERNANDEZ DE ARROYABE/ ARP.
Maialen Unanue
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Bildumak egitea gustuko dutenek bihar dute aukera Irungo Zabaltza plazan. Izan ere, bildumazaleen azoka egingo da, eta laugarren aldia izango da aurtengoa. Irungo eta Donostiako bildumazaleez gain, Madril, Bartzelona eta Frantziakoek ere izango dute beren erakusmahaia. Zabalik izango da 10:00etatik 21:00etara bitartean.

Musika diskoek eta zinemarekin lotutakoek izaten dute arrakasta gehien bildumazaleen artean, baina biltzen direnek horiek baino gehiago aurkituko dituzte Zabaltza plazako azokan. Guztira, hamabi erakusmahai jarriko dituzte Zabaltza plazan, eta denetik izango da haietan, besteak beste, diskoak, pelikulak, txanponak, zigiluak, kromoak eta giltzatakoak.

Objektuon aurrean jartzen denak denboran atzerako bidaia egiten du. Askotan ahanzturan erortzen diren arren, honelako azokak ez dira pertsona helduen kontua bakarrik; antolatzaileek diotenez, gero eta gazte gehiago biltzen dira azokara.

Aspaldikoak izanagatik ere, gauzaki zaharren bilaketa «bizirik dago», antolatzaileen ustez. Izan ere, bada horrelakorik galtzen ez duenik, eta kilometroak egiten dituzte halako azoketara joateko.

Bildumak egitea gustuko dutenek aukera paregabea izango dute bihar Irunen, baina ez haiek bakarrik: hara joan eta zer dagoen ikustea denbora-pasa aproposa izan liteke besteentzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.