Sanferminak gerturatzen ari direnaren seinale. Zale direnentzako, urduritasun motibo. Dagoeneko aukeratu dituzte Iruñeko sanfermiñetarako kartela izateko hautagai diren zortzi finalistak.
Kontzeptu, konposizio eta teknika desberdinak dituzte guztiak ere. Beraz, bada aukerarik.
Gaurtik hasita, maiatzaren 14ra arte izango dute bozkatzeko aukera iruindarrek. Zortzi kartelak Kondestable jauregian izango dira ikusgai.
Kartel irabazlea zein den maiatzaren 16an egingo da publiko.