Komunikazioa. Irlen sarea

Autobusean, hondartzan, parkean...

gorka julio
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Uda dator, eta askorentzat, horrek denbora gehiago ez, baina beste era batera erabiltzea esan nahi du. Jende askok uda erabiltzen du liburuak gehiago irakurtzeko. Liburuak diot bai, hari bat duten tamaina nahiko handiko testu mardulei erreferentzia egiteko balio badu hitzak. Udan jende askok nobelak irakurtzeko zaletasuna izaten du, baina aitortu behar dut inoiz ez dudala horrelakorik irakurtzeko zaletasunik izan. Entsegu teknikoak, politikoak, soziologikoak... gehiago gustatu izan zaizkit, bainaorain nobela bat irakurtzen hasi naiz.

Nobela nahiko berezia da, historia, geopolitika, zientzia, soziopolitika, teknologia... zeharkatzen ditu, baina ez da nobela bera interesgarriena. Aspaldi egunkarietan egiten zen bezala, nobelaren kapitulu laburrak jasotzen ditut nire posta elektronikoan. Asteko egun bakoitzeko bat jasotzen dut, bosteko paketetan. Horiek liburu digital bat osatzen dute, eta hurrengo paketeak aurreko kapituluak ere jasotzen ditu.

Liburu digital hori irakurtzeko gailu bat behar da, baina, batzuek sinistu edo ez, mugikorra da gailu hori. Android sistema eragilea duen mugikor batean Aldiko izeneko aplikazio batek irakurtzen du ePub formatua duen liburu digital hori. Autobusean, hondartzan, parkean... edozein momentutan lotuta naukan nobela hori irakurtzeko aukera daukat; beti dago hor nire poltsikoan.

Irakurtzeko erabiltzen dudan gailua arraroa egiten bazaizue, beharbada liburu digital hori jasotzeko bidea are arraroagoa egingo zaizue. Hamasei euro ordaindu ditut liburu hori ateratzen laguntzeko. Horren ordainetan, liburua atalka jasoko dut atera baino lehenago, amaieran liburu digital osoa izango dut, eta paperezko liburua jaso eta egilearekin egoteko aukera ere izango dut. Eta, hala ere, niretzat, denon eskura, nahi den erabilpenerako. Nire izena ere letra txiki-txikian agertuko da, laguntzaile moduan. Berez izena agertzea bost axola, niretzako garrantzitsuena ahal dutenek, gaitasunadutenek, interesa dutenek... gehiengoarentzako gauzak eskura jartzea da garrantzitsuena. Niretzako hori kulturaren definizio polit bat da.

Oharra: Nobelaren izenburua ezagutzeko gogoarekin gelditu zaretenontzat La amenaza de los dioses(Jainkoen mehatxua) da, eta ez da euskaraz. Ea norbait horrelako gehiago egitera animatzen den euskaraz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.