Bizikletentzako bidegorri sare luzeak, autobusei eta taxiei bideratuko bideak, hiriguneetako kaleak oinezkoentzat, bizikletak alokatzeko zerbitzuak, autoentzat 30 kilometro orduko abiadura gainditzeko debekua... Azken urteetan autoak hiriguneetatik kanpora ateratzeko helburu agerikoa duten neurriak jarri dituzte indarrean hiri handiek. Euskal Herriko hiriburuak ez dira salbuespena. Hirietako irudia ez ezik, funtzionamendua aldatzeko erabakiak dira; autoen erabilera gutxitu eta garraio publikoa indartzeko hartutako neurriak.
Gasteizko Udalak autoa gutxiago erabiltzeko Mugikortasun Plana jarri zuen abian, eta Donostian, Bilbon, Iruñean eta Baionan antzeko neurriak hartu dituzte. Azken horretan, Kronobus autobusa tarteko, hiru bidetik bakarrera jaitsi da autoen zirkulazio eremua.
Autoentzat geroz eta oztopo gehiago hirietan
Hirietako kaleak itxuraldatu egin dira, garraio publikoa indartu eta autoen erabilera txikitzea helburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu