Komunikazioa
Autonomikoak eta TVE batu nahi ditu UTECAk
TELEBISTA. Deloitte enpresak Espainiako kate pribatuen UTECA elkarterako egin duen txosten batek honako proposamen hau egin du: TVEk eta kate autonomikoek seinale bakar bat parteka dezatela, deskonexio malguen bitartez. Txostenak bat egiten du PPk telebista publikoaren gainean egin dituen proposamen batzuekin. Kate autonomiko batzuk pribatizatu nahi ditu PPk, eta horietatik publizitatea kentzea ari dira planteatzen. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak Efe agentziari adierazi dionez, aldiz, ez dute EITB pribatizatzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu