Goizane Ardanaz. Auzotegiko idazkaria

«Auzotegin osatzen dira ekintza politiko eta kultural gehienak»

Iker Tubia.
Iruñea
2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Duela 40 urte frankismoaren aurkako eragileek okupatu zuten Auzotegi kultur etxe autogestionatua. Gaur egun zutik dirau, eta Txantreako eragileen topagune nagusia da. Aurten suziria botako dute hango idazkari izan diren bost emakumek: besteak beste, egungo langileak, Goizane Ardanazek (Iruñea, 1984).

Bestarako gogoarekin egonen zara, ezta?

Bai, gogo handiarekin. Kasik hilabete daramagu lanean jaien kontuekin; orduan, ea gozatzeko momentua iristen den.

Nola hartu duzue suziria botatzeko eskaintza?

Poztasun handiz. Aurten 40 urte bete dira Auzotegi okupatu zenetik, eta, esan zigutenean, poz-pozik jarri ginen. Ikasturte osoa daramagu urteurrena ospatzen, eta auzoak ekitaldi polit bat eskaini digu. Gainera, txupinazoaren kontura, Auzotegin idazkari aritu diren guziekin biltzeko aukera izan dugu: kafeak hartu, istorioak kontatu, garapena ikusi...

Nola parte hartzen duzue Txantreako bestetan?

Gehienbat aurretiko lanaren prestakuntzan, eguraldi ona egiten badu hemen ez baita deus egiten. Azken finean, Jai Batzordea hemen elkartzen da, eta hemendik ateratzen dira jaietarako prestatzen diren kontu guztiak.

Zer eskaintzen du Auzotegik?

Eragileak elkartzeko gelak ditu, eta ikasturte garaian ikastaroak eskaintzen ditugu. Liburutegi alternatiboa ere badugu. Ekintza politiko eta kultural gehienak Auzotegin osatzen dira eta hemendik kalera ateratzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.