Azken agurra eman diote tolosarrek eta mendizaleek Antxon Bandresi

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Azken agurra eman zioten atzo tolosarrek Antxon Bandresi, Tolosako Santa Maria elizan. 19:00etan izan zen elizkizuna, eta jende ugari bildu zen elizan.Barrualdea azkar bete zen, eta kanpoaldean itxoin behar izan zuten askok. Tolosarrek ez ezik, mendizaletasunaren hainbat alorretako jendeak ere agurtu nahi izan zuen azken aldiz federazioko presidente ohia. Euskal Mendizale Federazioko kide eta mendizaleek ere ez zuten huts egin. Besteak beste, Alberto Iñurrategi, Josune Bereziartu, Ricardo Otegi, Asier Izagirre, Edurne Pasaban eta Josu Bereziartua izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.