Azkeneko hilabeteetako beheranzko joerari buelta eman dio apirilean ETB1ek

Euskarazko kateak %4,2ko batez besteko kuota izan du apirilean, aurreko hilean baino ia puntu bat gehiago

urtzi urkizu
2007ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
2007. urtea hasi zenetik, ETB1ek beheranzko joera zeraman, eta ETB2k goranzkoa. Apirilean, aldiz, joera hori aldatu egin da: martxoaren aldean ETB1ek bederatzi hamarreko irabazi ditu, eta %4,2ko batez bestekoa lortu du apirilean. ETB2k, berriz, zortzi hamarreko galdu ditu martxotik apirilera, eta %14,8ko batez bestekoa izan du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak dira horiek.

Iazko apirilean, bestalde, datu hobeak zituzten ETBko bi kateek: ETB1ek %5,2ko kuota izan zuen orduan, eta ETB2k %16koa.

Euskarazko katean, Kutsidazubidea, Ixabel telesailak harrera ona izan du. Euskaldunen artean %19,7ko share-a izan du telesailak hiru ataletan. Bestalde, ETBk nabarmendu du datu onak izan dituztela Mihiluze-k, Goenkale-k, Wazemank-ek eta Martin-ek.

ETB2ri dagokionez, Date el bote lehiaketak apirilean %21,3ko kuota eskuratu du, albistegiek %19,7koa, Monk telesailak %18,6koa eta El Conquistador del Fin del Mundo lehiaketak %17koa.

Tele5 ikusi da gehien apirilean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %24,3ko batez bestekoa.



ESPAINIAN, GAIKAKO KATEEN MARKA. Espainian, gaikako kateek inoizko portzentajerik handiena eskuratu dute apirilean: %11. Aurreko hilabetearekin alderatuta, bederatzi hamarrekotan hazi dira.

Tele5k jarraitzen du lider (%20,1), Antena3 (%17,5) eta TVE1en (%17,3) aurretik. Cuatrok bere markarik onena eskuratu du: %7,8. La2 apur bat igo da, eta %4,5eko kuota izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.