Komunikazioa

'¿Monarquía o república?' dokumentala TV3 katean

2012ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
TELEBISTA. TV3 Kataluniako telebista publikoak ¿Monarquía o república? dokumentala emango du gaur, 23:15etik aurrera, Sense ficció saioaren barruan. 2010eko apirilean, dokumentalaren emankizuna bertan behera utzi zuen kateak, ustez, Espainiako errege etxearen kontrakoa zelako. Ondorioz, edukia moldatu egin behar izan dute. Lanak bi estatu eredu aurkezten ditu, eta, besteak beste, hauen iritziak jasotzen ditu: Sabino Fernandez militarrarenak, Simeon Borisov politikariarenak, Paul Preston historialariarenak eta Luis Maria Anson kazetariarenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.