Telebista

‘Bago!az’-en bigarren sasoia abiatuko dute bihar

Iaz halako bi lehiakide izango ditu aurten talentu demak, eta, Revolta Permanenteko Iker Villa gehitu diote trebatzaile taldeari

Antzezten ere balio dutela frogatu beharko dute lehiakideek. ETB
Edu Lartzanguren.
2018ko otsailaren 20a
11:01
Entzun

Bigarren urtez, Bago!az talentu lehiaketa abiatuko du ETB1ek bihar gauean. Iaz bezala, Zurine Hidalgo abeslariak aurkeztuko du saioa, eta asteazkenetan emango badute ere, ostiraletan berriz ikusteko aukera egongo da, bi kasuetan, 22:30ean. 

32 lehiakiderekin abiatuko dute dema, beraz, iazko 16 lehiakiderekin baino lan doble izango dute trebatzaileek.
Hiru fase izango ditu lehiaketak. Horietako guztietan aholkulariek lehiakideekin batera abestuko dute. Ondoren, epaile lanak egingo dituzten trebatzaile horiek aukeratuko dituzte hurrengo fasera pasatuko direnak. Lehen faseko 32 lehiakideetatik, 16 bakarrik pasatuko dira bigarren fasera. Hirugarren fasera zortzi besterik ez, baina apurkago joango dira bidean geratzen: atal bakoitzean bakarra joango da kalera. Finalera hiru lehiakide iritsiko dira, eta hiruren artean lehiatuko dira, Go!azen telesaileko hurrengo denboraldian aktore izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.