Zuzendaria: Amp Wong eta Zhao Ji Ping. Herrialdea: Txina. Urtea: 2021. Iraupena: 94 min. Generoa: Animazioa.
Emakume amnesikoa da Blanca, eta, hilzorian dagoela, suge harrapatzaile batek salbatu egingo du, in-extremis. Guztizko salbaziorako, ordea, Blancaren iraganean arakatu beharko dute biek. Bide horretan, oztopoak gainditu ahala, elkar gustuko izaten hasiko dira, eta, Blanca benetan nor den deskubritzear direnean, ezbehar larri bat gertatuko da. Fantasia, mitologia eta maitasun ostorio bat batzen ditu; kritika onak izan ditu.
'Bai she: yuan qi'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu