LaSexta3 zinemari eskainitako katea bihurtu da. LaSexta2ek, berriz, astelehenetik aurrera barne ekoizpeneko «dokuerrealitatea» izango du ardatz. Izan ere, docu-reality formatuei egunero zazpi ordu eskainiko dizkiete. Zortzi saio berri estreinatuko dituzte, horien artean hiru Bainet euskal ekoizpen etxekoak.
Decora tu interior saioan etxeko dekorazioaz ariko dira, Guillermo Garcia Hoz dekoratzailearen eskutik. Proiektu baten hastapen fasetik bezeroari aurkezten zaion arte etxeak izango duen eraldaketa erakutsiko dute programa berrian.
Bainetek egingo duen beste saio bat Hoteles con encanto da. Nazioarteko hotelak erakutsiko dituzte. Espezializazioaren arabera agertuko dira saioan, merke zein garestiak. Halaber, landetxeen berri emango dute.
Sukaldaritza programa berri bat ere egingo du Bainetek:Hoy cocinas tú. Isma Prados sukaldariak aurkeztuko du saio hori, eta sukaldaritzaren mundua bi ikuspegitatik azalduko dute: profesionala, Kataluniako sukaldariaren bitartez, eta amateurra, etxetik saioko parte-hartzaileek prestatuko dituzten errezetekin.
Komunikazioa
Bainetek hiru saio berri egingo ditu LaSexta2 katerako
La Sextaren bigarren kateak zazpi ordu eskainiko dizkie egunero 'docu-reality' formatuei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu