EGITARAU OFIZIALA
•10:00. Txokolatea guztientzat, Gosse karrikako 10.ean.
•10:00. Erraldoien desfilea, Baiona Handitik abiatuz.
•11:00. Jazzband taldea, Askatasunaren plazan.
•11:30. Erretretan diren baionarrentzat bazkaria, kiroldegian.
•12:30. Musikaldia, Larre Alde trikitia, txaranga eta gaita. Euskal museoan.
•12:30. Lauhaitzetara eta Lagunt eta Maita taldeek kantaldia egingo dute, Bernard de Lacarre plazan.
•16:30. Karrikaldiaren barnean, Makilari txapelketa, Jacques Portes gunean.
•17:00. Zortzi Iturri eta Maddi Zubeldiaren kantaldia, San Izpiritu Kolegialean.
•17:30. Xendarianeako ahizpak, kantuz, beti Karrikaldiaren gunean.
•19:00. Dantzazazpi Leinua txarangarekin, Karrikaldiaren gunean.
•20:15. Baiona Kantuz, Tuntuna eta Ibaialdeko koroarekin, Karrikaldiaren gunean.
•20:00. Euskal eta okzitandar gaualdia, Errepublikaren plazan.
•22:00. Samain taldearen dantzaldia, merkatu estaliaren plazan.
•22:30. Les Fils de Teuhpu taldea, Chaho Pelletier gunean.
BESTE HITZORDUAK
•12:00. Kantuz aritzeko hitzordua, aperitifa edanez eta pintxoak janez. Tonneliers karrikako Txiriboga ostatuan.
•12:00. Independentistak sareak deiturik, tabernaz taberna poteoa, musikariek animaturik. Abiatzearentzat hitzordua Kalostrapen finkatua da, Marengo karrikan.
•18:00. Mukaki gaua, Mukaki Sound System txarangak animaturik, Pannecau karrikako Kixkil ostatuan. DJ Dash kluster deitu artistak animatuko du gaua ondotik, 22:30ean.
•18:30. Hilabeteko azken ostirala izanki, Besta bai, borroka ere bai lelopean, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea, Marengo zubian, euskal museoaren aitzinean.