Festa

Baionako gazteek badute etxea

2016ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Zortzi urteren buruan, lokala lortu dute Baionako gazteek. Gaur irekiko dituzte ofizialki Zizpa gaztetxearen ateak, 11:00etan. Baionako Herriko Etxeak gazteei emandako lokala da Zizpa: 130 metro koadroko lokala. Lesseps kalean dago, Aturri ibaiaren ondoan, Espiritu Santo eta Baiona Ttipia eta Handia lotzen dituen zubitik oso gertu. Gaur inauguratuko dute, festa giroan. 12:00etan, herri bazkaria egiteko bilduko dira. Kli-k txarangak alaituko du bazkaria. 17:00etan, elektrotxarangarekin batera poteoan ibiliko dira. 21:00etan, berriz, Zizpa gaztetxeko lehen kontzertua hasiko da, Gatibu eta Itziarren Semeak taldeekin.

Gaztetxearen inaugurazioa

Gaur, 11:00etan, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.