Asteburuko proposamenak
Baionan Kantuz-en disko berria, 15. urteurrenerako
BAIONA. Hamabost urte daramatzate Tuntuna elkartekoek Baiona kantuz alaitzen, kalean eta festetan. Larunbatean ospatuko dute urteurrena, eta disko berria ere plazaratuko dute, bosgarrena hain zuzen ere. Euskal Herriko beste kantu taldeetako kideak batuko zaizkie ospakizunera. 10:00etan hasiko dute eguna diskoaren aurkezpenarekin. 11:00etan, Lacarre plazan arituko dira, eta 11:45ean Katedraleko kalostrapean, ostatuetan bukatuko dute aperitifa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu