Bakarra falta da hamarrerako

Fito y Fitipaldis taldeak 'Antes de que cuente diez' birako azken kontzertuetako bat emango du Barakaldon

Maite Alustiza.
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Bi kontzertu besterik ez dira geratzen Fito y Fitipaldis taldearen Antes de que cuente diez bira amaitzeko; Euskal Herrian, gaur izango da ikuskizunaz gozatzeko azken aukera, Barakaldon (Bizkaia), BECen. Gazteak 20 urte bete dituela eta, beste hainbat musikari izango dira taula gainean. La Cabra Mecanica taldeak 20:30ean joko du; Fito y Fitipaldisen txanda 22:00etatik aurrera helduko da.

Bilbon jaio zen Adolfo Cabrales Fito, eta txikitatik rock-and-rollaren erritmoa eraman du zainetan. Platero y Tu taldea osatu zuen 1989. urtean; bi urte geroago, lehenengo diskoa kaleratu zuen, Voy a acabar borracho. Kontzertu ugari jo zituzten, arrakasta izan zuen taldeak. Baina, 1998an, Platero y Tu taldeak bizirik jarraitzen zuen horretan, proiektu berri bati ekin zion Fitok: Fito y Fitipaldis.

Berak egindako abestiek hainbat genero lantzeko aukera eman zioten; rockabillya, bluesa, swinga eta jazza, esaterako. 1999an kaleratu zuen Fito y Fitipaldisek lehenengo lana, A puerta cerrada. 2001. urtean, Platero y Tu taldeak bere ibilbidea amaitu zuen; geroztik, Fito y Fitipaldis taldeari eskaini dio Fitok bere denbora. Taldearen azken lana da Antes de que cuente diez. Bildumak izan duen arrakasta dela eta, ale berezi bat kaleratu berri dute.

FITO Y FITIPALDIS

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Barakaldon (Bizkaia), BECen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.