Bihar Berrian

Balea, Oriora bidean

Balearen Eguna izango dute bihar Orion (Gipuzkoa). Duela 115 urte, 1901eko maiatzaren 14an, balea agertu zen kostaldeko herrian, eta gertakari hura gogora ekartzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute. Bizkaiko golkoan harrapatutako azken sardako balea izan zen.

Orioko balearen gertakara irudikatzen duen balearen murala. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Ihintza Elustondo
2016ko maiatzaren 13a
11:19
Entzun

11:30ean egingo duten herri antzerkian, ehun lagunetik berrehun lagunera bitarte bilduko dira. 30-40 laguneko aktore talde batek esketxak egingo ditu herri osoan, eta, horiez gain, parte hartuko dute herriko musikariek, dantzariek, arraunlariek zein emakume saregileek. Denen artean, balea agertu zen egun hura berreraikiko dute.

Mendeurrenaz gertoztik, bost urtez behin egiten dute Balearen Eguna Orion, eta orain arte antzerkirako erabilitako balea aldatu dute aurten. Puzgarri bat izango da maskota berria, eta arraunlariek arpoikadaz hilko dute.

Balearen Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte asteon, eta, horien artean, Ander Arresek, Beñat Iturriozek eta Eñaut Tolosak Euskal Balezaleen Triskantza dokumentala aurkeztu dute. Euskal Herrian baleak izandako eraginaz mintzatu da Arrese, eta, haren arabera, "balea arrantza industriarik indartsuenetako bat izan zen Euskal Herrian, indartsuena izan ez bazen".

Horrez gain, honako gaiak jorratuko ditu Bizigiro gehigarriak: Ekolapiko proiektuaren 10. urteurrenaren harira, Ekolapiko gida aurkeztu dute Kristina Enea fundazioak, Eneek, Biolur elkarteak eta Kutxa Ekoguneak; Zhangke Jia zuzendariaren Shan he gu ren filma; Iruñerriko V. Euskal Jaia proposamen gisa; Fronton jatetxeko Ricardo Ruiz gastronomia orrian eta Donostiako Liburu bat, bidaia bat ekimenari buruzko kronika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.