Balentziaga, biluzik

Getariako Balentziaga museoan jantzien bilduma iraunkorra aldatzen ari dira egun hauetan. Soinekoak artelanen pareko direnez, tentu handiz egin beharreko lana da.

Balentziaga museoko manikiak jantzirik gabe daude egun hauetan. GARI GARAIALDE/ ARGAZKI PRESS.
Ilargi Agirre.
Getaria
2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Biluzik dago egun hauetan Getariako Balentziaga museoa (Gipuzkoa). Erakusleihoaren atzeko manikiak diseinatzaile ospetsuaren jantzirik gabe daude. Estaltzeko ezer ez, eta biluzik eta triste daude. Hamaika hilabeteren ondoren, bilduma iraunkorra aldatzen ari dira museoan, eta bisitariek ezin dute gune hori bisitatu, oraingoz. Hutsune handi batek hartzen du eraikina. Lanordurik gabe, egun luzeak dituzte langileek. Maiatzaren 25ean jarriko dute bilduma berria ikusgai.

«Beharrezkoa zen aldaketa egitea. Argiak, tenperaturak eta hezetasunak eragindako nekea zuten jantziek. Deskantsua beharrezkoa zuten», azaldu du Javier Gonzalez de Durana zuzendariak. Izan ere, begietara ikusezinak izanagatik, jendaurrean egoteak hainbat kalteeragiten dizkie jantziei, izaki bizidunak bezalakoak baitira.

Azken ukituak perfektuak izatearen ardura du Igor Uriak, museoko kontserbazio arduradunak. Haren eskuetatik pasatzen dira museora iristen diren soineko guztiak, eta, ordu askoren buruan, berak jartzen ditu ikusgai egoteko moduan. Ofizioa odolean darama, eta tentsio egunak dituela nabari zaio. Kontu handiz eta azken xehetasuneraino zaindu beharreko lana du esku artean. Jantzi bakoitza artelan bat da. «Alboan laguntzaile bat dut, baina zoramen egunak dira». Hala ere, adierazi du harrotasuna sentitzen duela jantziak jendaurrean jartzean.

Aldaketa espero baino gehiago ari zaie atzeratzen, baina irekiera eguna errespetatzeko itxaropena agertu dute. Bilduma zaharreko soineko bakoitza gordailura sartzea izan da lehen egitekoa. «Ez ditugu beste jantziekin batera utzi, antzeman ez arren hautsa baitaukate. Aldaketa amaitutakoan, tailerrera igo, eta gainbegiratu egingo ditugu». Bilduma berrirako maniki bakoitza eta gonazpikoak prestatu dituzte, eta soineko guztiak tailerretik atera eta erakusleihoetara eramatea izango da hurrengo urratsa. Baina ez da lan samurra. «Aretoetara joateko pasabideak kontu handiz pasatu beharko ditugu». Estalki batean sartuko dituzte jantziak horretarako. Behin erakusleihoan ongikokatuta, azkeneko zertzeladak. «Gonazpikoetan orratzik ez dela geratzen egiaztatu, eta mikroxurgagailua pasatuko diegu».

70 soineko berri

Gonzalez de Duranaren arabera, bilduma berria lehenengoaren jarraipena izango da. Lau zatitan banatuko dituzte berriz ere jantziak: egunekoak, gauekoak, koktelerakoak eta ezkon soinekoak. «Diskurtsoak koherentzia handiagoa izango du. Aurreko bilduman, denboran hutsuneak zeuden. Hamarkada guztietako jantziak egongo dira orain». 70 soineko berri jarriko dituzte ikusgai. Museoa ireki zutenetik, gora egin du bisitari kopuruak; areagotu egin dira, halaber,ekarpenen bitartez gordailuan dituzten jantziak. «Ia 1.300 pieza ditugu, baina asko osagarriak dira. Soinekoak 300 inguru dira».

Hamaika hilabete hauetako balorazioaz galdetuta, oso ona izan dela adierazi du: 100.000 biztanle inguru izan dituzte. «Moda arloko eta arte ederren inguruko jendea debozioz etorri da». Gehienak emakumeak izan dira, eta gizonakerakarri nahi dituztela esan du. Nolanahi ere, etorkizunean bildumapixkanaka aldatuko dute, eta ez guztia batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.