RTVEko zuzendaritzako zazpi kidek eta langileen ordezkarien beste zazpik ekoizpen propiorako mahaia osatuko dute. Mahai horren lehentasuna izango da irrati-telebista publikoaren langile guztiez baliatzea, eta, beharrezkoa ez bada, kanpoko enpresarik ez kontratatzea. Gainera, kontratazioen gardentasuna eta baliabide propioen erabilera ona bermatzen saiatuko da edukiak sortzeko orduan.
Espainiako Gobernuak 204 milioi euro gutxiago eman nahi dizkio RTVEri. Eta dagoeneko hasi dira murrizketa batzuk egiten. Esate baterako, Txapeldunen Ligako partidetan kazetariak Madrildik hasi dira kontaketa egiten. Halaber, TVEko aurkezle izarrei soldata %25 jaitsiko diete.
Horiek hala, sindikatuek zuzendaritzarekin batera lan egiteko eztabaida mahai bat sortzea lortu dute. Ekoizpen Propiorako Mahaiaren lehen bilera hilaren 29an egingo dute. Eta hurrengo hilabeteetan hamabost egunean behin bilduko dira.
Bestetik, Espainiako Gobernuak RTVE eta Efe agentziaren artean partekatutako zerbitzuak adostu nahi ditu, kostuak murrizteko. Bi enpresen arteko sinergiak bilatuko dituzte.
Komunikazioa
Baliabide propioak hobeto erabiltzeko mahaia sortu du RTVEk
Irrati-telebistako langile guztiez baliatzea izango da ekoizpen propiorako mahaiaren lehentasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu