Tanbura, buzuki, kabal eta gitarra dira Ryan Francesconi (Kalifornia, AEB 1974) musikariak jotzen dituen instrumentuetako batzuk. 2011ko biraren barnean Azkoitian egingo du geldialdia gaur, Daniel Romero (Espainia, 1978) asturiarraren albotik.
Balkanetako doinuetaz maitemindu zen Francesconi, eta hango erritmoak izan ditu ardatz bere lanetan. Grezia eta Bulgariako instrumentuak erabiltzen ditu, eta, Bulgariako musika herrikoia oinarritzat harturik, doinu berritzaileak sortzen saiatzen da. Folk eta elektronikaren arteko bidegurutzean, ehundura ugariz jositako musika barrokoa sortzen du. Francesconik parte hartu du Joanna Newsom (Kalifornia, AEB, 1982) folk musikari estatubatuarraren azkeneko lanean, Have One on Me eta oso kritika onak izan ditu munduko hainbat hedabideetan. Francesconik Chicago Symphony orkestra ere zuzendu izan du. Instrumentuetarako abileziaz gain, programatzaile lanetan ere trebea da. Musika esperimentalerako software baten diseinatzailea da, Spongefork izenekoa. Eskaintza berezia da, halaber, Dot Tape Dot izenaren azpian gordetzen den Daniel Romero musikariak dakarrena, musika elektronikoa eta folkaren arteko fusioa oinarri. Esperimentazioa du bere pasioa, jostailu,ordenagailu eta ingurunearekin doinuak sortzea.
RYAN FRANCESCONI ETA DOT TAPE DOT
Noiz. Gaur, 22:30ean.
Non. Azkoitiko Matadeixen.
Balkanetako folk elektronikoa
Ryan Francesconi musikari kaliforniarra Azkoitian izango da gaur, Bulgariako erritmoak hurbilduz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu