Nazioarteko agertokietan dantzan aritu den ballet taldea iritsi da Bilbora.Work & Process at the Guggenheim egitasmoari esker, New York City Ballet dantza taldeko izarrak Bilboko Guggenheim museoko agertokira igoko dira gaur arratsaldean (19:00), Stars of Ballet ikuskizuna eskaintzeko. Azken urteotan Bilbon birritan egon da New Yorkeko dantza taldea, hainbat motatako ikuskizunak eskaintzen.
Balleteko pieza klasikoak interpretatuko dituzte taldeko dantzariek —tartean Tom Gold, konpainiako bakarlaria azken bi hamarkadetan—, eta horretarako bost koreografia dantzatuko dituzte, ordubeteko ballet saioa eginez. Mary Sharp Cronson dantzariak zuzenduko du emanaldia.
Lehen koreografia Gold berak prestatua da, eta Mozarten musikaren konpasak izango ditu lagun. George Balanchineren Intxaur-hauskailua koreografia kalsikoa dantzatuko dute jarraian; eta ondoren, Agon pas de trois obra, Igor Stravinskiren doinuen laguntzaz. Amaitzeko, Marius Petipa dantzariaren Loti ederra eskainiko dute, eta talde osoa agertokian batuko da ostean.
Koreografia horrekin amaituko dute Stars of Ballet, Works & Process at the Guggenheim egitasmoaren 27. ikuskizuna. Euskal Herriari dagokionez, gaurkoa izango da dantza taldeak egingo duen saio bakarra.
'STARS OF BALLET'
Non. Bilboko Guggenheim Museoko entzunaretoan.
Noiz. 19:00etan.
Sarrera. 5 euro eta 10 euro.
Balleteko izarren distira
'Stars of Ballet' dantza ikuskizuna egingo dute New York City Ballet konpainiako izarrek Guggenheimen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu