Landareak nola landatzen dira? Hori izan zen atzo haurrei egin zitzaien galdera. Horretarako, konpartsek laborantza ekologikoko tailerra egin zuten atzo Tingladuan. «Ideia nagusia haurrek landareak landatzen erakustea da, baita zaintzen ere», Julia Toja Pinpilinpauxa konpartsako kide eta egitasmoaren kudeatzailearen esanetan. Horretarako, intsektizidarik eta produktu sintetiko edo toxikorik erabili gabe landareak zaindu ahal izateko trikimailuak eman zizkieten konpartsakideek. «Jogurtaren iodoa, zaldi salda, edo zigarrokinekin egindako infusioak intsektizidarik ekologikoenak dira».
Trikimailu horiek, ordea, ez zizkieten haurrei erakusten, gurasoei baizik. «Berez zaintzeko aholkuak erakutzi dizkiegu, haurrak koxkorragoak ez badira, bederen». Beraz, landare ontziak apaintzeko marrazkiak egiten aritu ziren haurrei, «polit-polit etxera eramateko». Ondoren, landare ontzian lurra ipini, eta landareak landatu zituzten. «Aurten, gainera, letxugak, zerba, edo erromeskua landatu ditugu», Tojaren esanetan. Lore batek baino ilusio handiagoa egin zion haur bati baino gehiagori; «ondoren jan egin dezakegulako», zioen haietako batek.
Landareak etxera eraman zituzten bueltan haurrek, konpartsakideek emandako aholkuak jarraituz gero, ondoren bertatik barazki eder bat haziko zaie. «Gurasoak agian gusturago egongo dira», dio Tojak txantxetan.
Bilboko Aste Nagusia
Barazkiak nola landatu eta zaindu ikasten
Intsektiziden erabilera saihesteko, konpartsakideek laborantza ekologikoko tailerra egin zuten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu