Ezarian. Zientzia
'Barberapithecus huerzeleri' aurkitu dute
Duela 11 milioi urte Penedesko haranean (Katalunia) bizi zen tximino bat sailkatu berri dute Miquel Crusafor paleontologia Insitututuko ikerlariek: Barberapithecus huerzeleri. Zazpi kilo baino ez zuen pisatzen animaliak. Eurasiako tximinoen jatorria ezagutzeko pieza garrantzitsua izango dela uste dute adituek; American Journal of Physical Anthropology aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu