Barricada, esklerosi anizkoitza dutenen alde
ANTSOAIN. Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak eta Barricadak akordioa egin dute rock taldeak bi kontzertu eman ditzan gaixo horien alde. Irailaren 27an eta 28an emango ditu kontzertuak Nafarroako taldeak, eta haiei esker bildutako diru guztia Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak jasoko du. Kukuxumuxuk irudi bat sortu du kontzertuak iragartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu