Komunikazioa
Bartzelonako COM Radio, irratsaio propiorik gabe
Saio nagusi guztiek ez dute jarraituko udazkenean; beste hedabide batzuekin bat egitea da asmoa
Bartzelonako probintzian emititzen duen COM Radio irrati publikoak bere izaera propioa galduko du aurki. Katalanez emititzen duen irratiaren saio nagusiek ez dute jarraituko irailean. Bartzelonako diputazioaren asmoa da COM Radiok bat egin dezala beste komunikabide batzuekin: tokiko telebisten Xarxa de Televisions Locals eta Lamalla.cat egunkari digitala. Modu horretan, dirua aurreztu nahi dute, eta plataforma bakar bat osatu, edukiak tokiko irrati eta telebistentzat ekoizteko. Bat egitearen lehen fasea aurreko astean izan zen, XTVL telebista sarea eta Lamalla.cat-eko erredakzioen integrazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu