Baserriak eta ekologiak, bat

EHNEk mintegi bat antolatu du; nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari buruzko hitzaldiak izango dira

Ilargi Agirre.
Donostia
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren inguruko mintegia egingo dute Busturian (Bizkaia). Desde la agricultura ecólogica hacia la Agroecología izenburuko jardunaldiak izango dira gaur eta bihar, Madariako Dorrean.

EHNEk eta COAGek antolatu dute, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatzea dute helburu. Bi egunetan izango dira hitzaldiak, eta hainbat gai jorratuko dituzte.

Situación y retos de la Agricultura Ecológica a nivel local, europeo y mundial hitzaldiarekin hasiko dute jardunaldia gaur, 10:30ean. Jose Manuel Benitez izango da hizlaria, COAGeko nekazaritza ekologikoaren saileko arduraduna. Ondoren, Belen Verdugo COAGeko ordezkaria mintzatuko da De la agricultura ecológica hacia la agroecología gaiaren inguruan, 11:45ean.

Biharko ekitaldirik gehienak abeltzaintzarekin loturikoak izango dira. Ganadería ecológica y la problemática de la alimentación hitzaldiarekin hasiko dute eguna, 10:00etan. Emilio Gomez izango da gonbidatua, Cobiosur Jaengo produktore ekologikoen kooperatibako lehendakaria. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan jarduten dutenek lan esperientziak trukatuko dituzte, 12:00etan.

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA MINTEGIA

Noiz. Gaur eta bihar.

Non. Busturiko Madariaga Dorrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.